Gabon garaian, ordea, kristau elizetan Jesusen jaiotzaren berria ematen zuten kantuak abesten ziren eta dira. Hainbat adibide entzungo ditugu jarraian, garai eta hizkuntza ezberdinetakoak:
1.-Kantu gregorianoaren adibide: “Puer Natus in Betlehem”
2.-“Stille Nacht” doinu ezaguna. Euskaraz "Gabon gaua” gisa ezagutzen dugu. Jatorrian gabon kanta austriarra da, alemanez idatzia. Joseph Mohr apaizak eta Franz Xaver Gruber eskola-maisu eta organista austriarrak idatzia. Gaur egun, doinua jatorrizko Gruberrenarengandik pixka bat aldatua omen dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina