2020(e)ko apirilakren 12(a), igandea

GOSPEL MUSIKA eta ALLELUJAK

Jarduera honetan hainbat alleluja ezberdin eta gospel musika ezagutzen joango gara.

Allelujekin hasita, hemen zerrendatzen joango gara, ezagunenetakoak:


  1. GEORG FRIEDRICH HANDEL. Musikari honen obrarik garrantzitsuenetakoa MESIAS deiturikoa da eta, bertan du Alleluja famatua. Merezi du musikagile honi buruz gehiago jakitea. Horretarako klikatu ondorengo estekan:


GEORG FRIEDRICH HANDEL BIOGRAFIA TXIKIPEDIA

Entzungo dugun bertsioan mutikoen eta gizonen koruak abesten du.

 haendel alleluja



2018(e)ko urtarrilakren 6(a), larunbata

GABONAK

Gabonetan Olentzerorekin lotutako kantak abestu ohi ditugu nagusiki ikastolan.

Gabon garaian, ordea, kristau elizetan Jesusen jaiotzaren berria ematen zuten kantuak abesten ziren eta dira. Hainbat adibide entzungo ditugu jarraian, garai eta hizkuntza ezberdinetakoak:

1.-Kantu gregorianoaren adibide: “Puer Natus in Betlehem”

 puer natus in Betlehem

2.-“Stille Nacht” doinu ezaguna. Euskaraz "Gabon gaua” gisa ezagutzen dugu. Jatorrian gabon kanta austriarra da, alemanez idatzia. Joseph Mohr apaizak eta Franz Xaver Gruber eskola-maisu eta organista austriarrak idatzia. Gaur egun, doinua jatorrizko Gruberrenarengandik pixka bat aldatua omen dago.

 Stille Nacht

ERDI AROKO MUSIKA TRESNAK

Hemen ditugu Erdi erabili ohi zituzten hainbat instrumenturen adibideak


 Erdi Aroko musika tresnak

dugu hainbat instrumentu zuzenean jotzen dituzten bideoa:

 
 Erdi Aroko instrumentuak



GUIDO D´AREZZO

Notazio sistema asmatu zuena dugu Guido D´Arezzo.


Guido d'Arezzo


Guido d’Arezzo (990-1050) monje benediktarra zen. Bere ikasleei musika irakastea ahalbidetuko zion metodo erraz bat aurkitzea zuen helburu. Soinuek oraindik ez zuten izenik, beraz, lan horri ekin zion lehenik. Nola egin zuen? Bazen San Juan Bautistari eskainitako ereserki bat bere ikasleek entsaioen aurretik beti abestu ohi zutena, Santuak marranta “zitalaren” aurka babes zitzan. Ereserki honek bazuen berezitasun bat. Izan ere, ahapaldi bakoitza aurrekoa baino soinu zorrotzago edo agudoago batez hasten zen, beraz, bigarren ahapaldia lehenengoa baino soinu zorrotzagoan hasten zen, hirugarrena bigarrena baino attuato, eta correla zazpi soinu arte. Horrenbestez, ahapaldi bakoitzeko lehen silaba hartu zuen notei isenta jartzeko. 

Ut queant laxis............ (denborarekin “ut” “do” izatera pasa zen)
resonare fibris
mira gestorum
famuli tuorum
solve polluti
labii reatum
Sancte Johannis......... (“si” osatzeko, Santuaren izenaren inizialak hartu zituen kontuan)

            Itzulpena: Zure zerbitzariek berriro ere zure obra zoragarriak abestu ahal izan ditzagun, garbi itzazu gure ezpain bekatuz zikinduak. Oh! San Juan!


Hona hemen doinuaren audioa:

San Juan Bautistari ereserkia


https://www.youtube.com/watch?v=3iR3bJKk1Xc
Ordutik notak izen hauekin ezagutzen dira: do, re, mi fa, sol, la eta si. Baina hezkuntzako erromantzeetan bakarrik; bste hizkuntza batzuetan, izendapenak sinplifikatu nahian, alfabetoaren letrak hartu dituzte, A  la nota izendatzeko, B  Si notarentzat eta hurrenkera horretan, jarraian duzuen bezala: 
A   B   C   D   E   F    G
La  si  do  re  mi  fa  sol

Guido izan zen, baita ere, pentagrama asmatu zuena (hasieran tetragrama zen) eta beste hainbat sistema ere bar  musika idazten casi ahal izatea ahalbidetu zutenak, gorde ahal izatea. 

ERDI AROA eta ERNAZIMENDU GARAIKO MUSIKA


Musikaren historia aztertzen jarraituko dugu, oraingo honetan Erdi Aroa eta Ernazimenduan sakonduz eta, horretarako, musikarma orrialdea baliatuko dugu.

 Erdi Aroa eta Ernazimendu garaiko musika

2018(e)ko urtarrilakren 3(a), asteazkena

MUNDUKO MUSIKAK

Munduko musikak aztertuko ditugu oraingoan baina haizezko instrumentuak aintzat hartuz. Hemen dituzue hautatu ditugun  piezak:

-GAITA. Galician Carol, Carlos Núñez

 Galician carol-Carlos Nuñez

-FUJARA izeneko Eslovakiako musika tresnarekin jotako pieza.

 fujara


-SHAKUHACHI Japongo musika tresna. Aldi beren, kantu difonikoa (aldi berean nota bat baino gehiago abestean data) entzuteko baliatuko dugu.

 Shakuhachi
-KAVAL Bulgariako haizezko musika tresna.
 kaval


2018(e)ko urtarrilakren 2(a), asteartea

AHOTS BULGARIARREN MISTERIOA

Honezkero jakin badakizue, abesterakoan ahotsa emititzeko modu ezberdinak badirela. Izan ere, ez da berdin rock musika abeste, abesbatza musikan aritzea edota opera kantatzea, esaterako. Munduan zehar ere, herrialde batetik bestera folklorea edo herri musika kantatzeko oso modu ezberdinak egon izan dira.

Oraingo honetan, Bulgariara joango gara eta bertako “Ahots bulgariarren misterioa” izeneko taldea entzungo dugu.

Zuen gustukoa izango delakoan...


 ahots bulgariarren misterioa


GOSPEL MUSIKA eta ALLELUJAK

Jarduera honetan hainbat alleluja ezberdin eta gospel musika ezagutzen joango gara. Allelujekin hasita, hemen zerrendatzen joango gara, ez...